Aurtengoa laugarren edizioa izango da 2012-06-14

Bertso Hautatu lehiaketa egingo da Donostian

Bagerak eta Txirain elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da. Parte hartu nahi duenak gustuko duen pieza bat aurkeztu beharko du, gehienez hiru bertsokoa, idatziz, ekainaren 20a baino lehen. Ekainaren 22an Txirain elkartean egingo den afarian lehiakide bakoitzak berak aukeratutako pieza kantatu beharko du, eta afaritan daudenen artean erabakiko dute zein den onena. Partehartzaileentzat afaria doan izango da, eta gainerakoek 15na euro ordaindu beharko dituzte. Lehenengo hiru sailkatuek bi lagunentzako afari bana irabaziko dute, eta beste lehiakideen artean bi lagunentzako afari bat zozketatuko da.
 Aurten ere Bertso Hautatuen Lehiaketa antolatu dute Donostiako Bagera eta Txirain Elkarteek. Aurtengoa laugarren edizioa izango da. Lehiaketan parte hartzeko bertsolariren batek lehendik egina duen bertso-pieza bat aukeratu beharko dute partehartzaileek. Pieza bat-batekoa nahiz bertso jarria izan daiteke, baina gehienez hiru bertsokoa izan beharko du. Gainera, lehiakide bakoitzak ezingo du pieza bat baino gehiago aurkeztu. Aukeratutako pieza ekainaren 20a baino lehen bidali beharko da Txirain elkartera (txirain@euskalnet.net) edo Bagera elkartera (bagera@bagera.net). Posta arruntez bidali nahi izanez gero honako hau da helbidea:

  Bagera Elkartea
  Katalina Elizegi 36, behea
  20009 Donostia

 Aukeratutako piezarekin batera piezaren izena, bertso egilearen izena, noiz edo non sortua edo argitaratua den eta bertsoa aurkezten duenaren izena eta telefonoa bidali beharko dira.

 Jasotako pieza guztiak ekainaren 22an Txirain Elkartean egingo den afarian kantatuko dira (partehartzaile bakoitzak kantatu beharko du berea), eta han daudenek egingo dituzte epaile lanak. Partehartzaileek dohako sarrera izango dute, eta gainerakoek hamabost euro ordaindu beharko dituzte. Afaritarako txartelak hartzeko Bagera Elkartera deitu beharko da: 943 46 71 81.

 Sariei dagokienez, lehenengo hiru sailkatuek bi lagunentzako afari bana irabaziko dute. Gainerako partehartzaileen artean bi lagunentzako afari bat zozketatuko da. Horrez gain, afarian Irutxuloko Hitzaren materiala zozketatuko da.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra