Haizearen Orrazietan 2012-06-20

Ostiral honetan bertso-saio berezia egingo da Donostian

Antiguako jaien barruan antolatu dute saioa. Gaueko 22etan izango da emanaldia eta Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Unai Elizasu jardungo da.
 Donostiako lekurik ezagunenetako bat dira Haizearen Orraziak. Dena den, orain arte bertan sekula ez zen bertso-saiorik egin. Ostiral honetan izango da lehenengoa, Antiguako jaien barruan, gaueko 22etan. Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, Unai Elizasu gai-jartzaile dutela.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu