Bertso-eskolako kideek gutun bat idatzi dute 2012-06-21

Gasteizko Udalak ez du "Bertsoaren Saltsan" bertso-eskola finantziatuko

Gizarte etxeetan egiten ziren 55 ikastaro utzi ditu bertan behera Udalak, "behin betiko". Horietako bat zen "Bertsoaren Saltsan" bertso-eskola. Bertako kideek salatu dutenez bertsolaritza "ekintza exotikoa" da Udalarentzat. Euskara ez zuela ukituko esan zuenean "gezurretan" ari zela leporatu diote alkateari.
 Gasteizko Udalak gizarte etxeetan ematen zituen 55 ikastaro bertan behera utzi ditu "behin betiko". Helburua gastuak murriztea dela argudiatu dute Udaleko ordezkariek. "Berria" egunkariak tarte zabala eskaini dio albisteari, eta baita beste hainbat hedabidek ere.

 Bertan behera utzitako ikastaroen artean "Bertsoaren Saltsan" bertso-eskola dago. Honen finantziazioa Arabako Bertsozale Elkarteak Gasteizko Udalarekin duen hitzarmenetik kanpo zegoen lehen ere, eta orain Udalak dirurik ez jartzea erabaki du. Bertso-eskolako kideek salatu dutenez udalarentzat bertsolaritza "ekintza exotikoa" da. Azaldu dutenez Gasteizko Udalaren eskaintza kulturalean bertso-eskola hau zen euskara hutsean egiten zen bakarra, eta erabakia euskal kulturaren aurka doala uste dute. "Euskara ez dela ukituko" esan zuenean "gezurretan" ari zela leporatu diote Gasteizko alkateari. Bertso-eskolako kideek idatzitako gutuna interneten dago ikusgai. 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu