San Juanak ospatzen ari dira 2012-06-26

Bertso-saioak gaur Hernanin eta Arbizun

Hernanin Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi jardungo dira iluntzeko 19:30etatik aurrera Udaletxe plazan. Arbizun, berriz, plazan kantatuko dute Julio Sotok eta Eneko Lazkozek.
 San Juanetako festak ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat herri, eta tartean bertsoak ere izango du lekurik. Hala, gaurko bi saio daude iragarrita. Hernanin, urtero bezala, aurten ere Udaletxe plazan izango da saioa, iluntzeko 19:30etan, Elur Txori Elkarteak antolatuta. Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Gorka Tolosa ariko da.

 Arbizun, berriz, plazan izango da saioa, iluntzeko 21etan. Julio Soto eta Eneko Lazkoz dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu