Dirurik ez daukala argudiatu du 2012-06-27

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du "Bertsolaritza Irakaskuntzan" programa

Iaz hiru urterako sinatutako hitzarmena eten du Nafarroako Gobernuak. Gaur egun Nafarroako 31 eskolatara iristen zen programa, 1100 ikaslerengana hain zuzen ere. Programa 1997an jarri zen martxan. Erabakia atzera botatzeko eskatu du Bertsozale Elkarteak.
 Nafarroako Gobernuak "Bertsolaritza Irakaskuntzan" programa bertan behera uztea erabaki du. Iaz hiru urterako hitzarmena sinatu zuen Nafarroako Bertsozale Elkartearekin, baina dirurik ez daukala argudiatuta eten egin du aurten. Orain arte 48 000 jarri izan ditu urtean Nafarroako Gobernuak, programaren herena, eta gainerakoa udalek eta mankomunitateek jarri izan dute. Datorren ikasturtetik aurrera, ordea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ez du dirurik jarriko. Nafarroako Bertsozale Elkarteak erabakian atzera egiteko eskatu dio Gobernuari.

 Gaur egun Nafarroako 31 eskoletara iristen zen proiektua, 1 100 ikaslerengana hain zuzen ere. 1997tik zegoen martxan.

 Informazio gehiago dakar Berriak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu