"Mungia Folk 09" jaialdiaren baitan 2009-02-17

Trikiti kopla idatzien txapelketa martxan da

Mungiako Musika eta Dantza Eskolako Herri musikatresnen mintegiak antolatu du sariketa. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 13an itxiko da.
 Martxoaren 27, 28 eta 29an zehar "Herri musiken udabarria. Mungia Folk09" jaialdia ospatuko da Mungian. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Oraingo honetan berrikuntza batekin dator jaialdia, trikiti kopla idatzien txapelketa bat antolatu baitute. Hiru mailatan bereizi da lehia:

  1. MAILA: 14 urtera artekoak, sorta bakoitzeko 5 kopla idatzi behar dira.

  2. MAILA: 15-18 urte bitartekoak (biak barne), sorta bakoitzeko 8 kopla.

  3. MAILA: 19 urtetik gorakoak, sorta bakoitzeko 10 kopla.

 Sorta bakoitzean gai bat baino gehiago landu daitezke. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 13an itxiko da. Sari banaketa Mungia Folk jaialdiaren barruan egingo da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza