Eibarko Gaztetxean 2012-06-29

Plazatik Gaztetxera Sariketako finala bihar Eibarren

Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia, Maddi Sarasua eta Aimar Karrika, Mikel Olaizola eta Eneko Beretxinaga eta Peru Vidal eta Imanol Uria ariko dira kantuan. Bazkaria 14:30etan hasiko da eta saioa 16:30etan.
 Bihar jokatuko da aurtengo Plazatik Gaztetxera Sariketako finala. Aurtengoan inoiz baino saio gehiago izan dira, lau final-laurden eta bi finalerdiren ondoren iritsi baita sariketako finala. Denera 24 bertsolarik hartu dute parte, bikoteka. Bihar Eibarko Gaztetxean izango da finala. Eguerdiko 14:30etan hasiko da bazkaria, eta saioa arratsaldeko 16:30etan da hastekoa. Honako bikote hauek iritsi dira finalera:

 Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia
 Maddi Sarasua eta Aimar Karrika
 Mikel Olaizola eta Eneko Beretxinaga
 Peru Vidal eta Imanol Uria

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza