uztailaren 20an amaituko da 2012-07-03

Basarri bertso paper lehiaketan izen emateko epea zabalik

Zarauzko udalak antolatzen duen Basarri bertso paper lehiaketan parte hartzeko izen emate epea zabalik da, uztailaren 20 arte. Nahi beste sorta bidali litezke eta sorta bakoitzak gutxienez 8 bertso behar ditu, argitaratu gabeak. Lehenengo saria 1.200 eurokoa da eta bigarrrena 750 eurokoa. Sari banaketa Lizardi bertsolari gazteen txapelketako finalean egiten da.
Zarauzko udalak antolatzen duen Basarri bertso paper lehiaketan parte hartzeko izen emate epea zabalik da, uztailaren 20 arte. Nahi beste sorta bidali litezke eta sorta bakoitzak gutxienez 8 bertso behar ditu, argitaratu gabeak. Lehenengo saria 1.200 eurokoa da eta bigarrrena 750 eurokoa. Sari banaketa Lizardi bertsolari gazteen txapelketako finalean egiten da. Aurtengoa XXVIII. edizioa izango da. Iaz, Iñaki Gurrutxagak irabazi zuen Pre-papatuta nago sortarekin eta bigarren saria Nikolas Zendoia atera zuen Mari Joxepa eta frailea lanarekin

Informazio gehiago:
Zarauzko udala, Euskara zerbitzua: 943 005116
edo euskaraz@zarautz.org




Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu