Eneko Dorronsoro ari da proiektua lantzen 2012-07-04

Xalbadorri buruzko dokumentala bidean

Xalbadorri buruzko dokumentala bidean
Eneko Dorronsoro zinegilea Xalbadorri buruzko dokumentala lantzen ari da. Xalbadorren familia eta bertsolaria ezagutu zuten hurbilekoen testigantzetan oinarrituko du bere lana.
Fernando Aire Xalbador bertsolariak pantaila handian ere leku bat izango du etorkizunean, Eneko Dorronsoro zinegilea egiten ari den lanari esker. Zinegile zumaiarra Urepeleko artistari buruzko dokumentala lantzen ari da. Horretarako, Xalbadorren familia eta bertsolaria ezagutu zuten hurbilekoen testigantzak jasotzen ari da.
Eneko Dorronsoro (Zumaia 1978) zine eta telebistari lotutako pertsona da, eta TTup TTaup!, Arraun kolpeka' dokumentalaren egilea da, besteak beste. Bertsolaritzarekin ere harreman estua du Dorronsorok. Etxetik ere badatorkio zaletasuna, (Juanito Dorronsoro sustatzailearen semea da) eta Hitzetik Hortzerako lan taldean ere aritua da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu