San Ferminak hasi dira 2012-07-05

Gaur saioak Berrizen, Gasteizen eta Pasaian

Berrizen Xabier Amuriza eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta" ariko dira; Gasteizen Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Julen Zulaika eta Pasaian Xabier Silveira eta Alaia Martin.
 San Ferminak iritsi dira Euskal Herriko txoko askotara eta jai-giroarekin batera, bertso-saio bat baino gehiago dago iragarrita egun hauetarako. Gaurko hiru saio daude agendan.

 Berrizen, San Pedro Txikin, Xabier Amurizak eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta" ariko dira bertsotan eguerdiko 13etatik aurrera.

 Gasteizen, berriz, bertso-afaria egingo dute Al-Andalus jatetxean, iluntzeko 20etan hasita. Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Julen Zulaika dira bertan kantatzekoak.

 Azkenik, Pasai-Antxoko plazan bertso-hop afaria izango da iluntzeko 21etan. Xabier Silveira eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa