Bertso Astea Zarautzen 2012-07-18

Bertso Astea Zarautzen, ostegunetik larunbatera

Motxian Bertso Eskolak Bertso Astea antolatu du, ostegunetik larunbatera. Ostegunean, 22:00etan, bertso saio musikatua izango da Torre Luzeako lorategian. Bertso saio musikatua, bat-bateko saioa izaten da, musikaren laguntzaz, eta Hamaika Bertuteren garaitatik indar berezia hartu du. Motxian eskolako kideek hamar-hamabi bertso zahar zein berri abestuko dituzte gitarra, armonika eta perkusioaren erritmora.

Ostirala, berriz, gazteen eguna izango da. Bi ekitaldi izango dira. 19:00etatik aurrera, Motxian eskolako bertsolari gazteek antolatuta, Bertso Tribiala egingo dute. Edonork hartu ahalko du parte Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren bustoaren aurrean egingo duten ekimenean. 22:00etan, berriz, bertsolari gazteen saioa izango da leku berean. Kanpoko zein herriko bertsolariek hartuko dute parte bat-bateko saioan.

Larunbatean, Bertso Eguna

Larunbatean izango da asteko ekitaldi nagusia: Bertso Eguna. Ohi bezala, goizetik hasi eta Alde Zaharreko tabernaz taberna ariko da bertsotan, Txepelketan. Tabernaz tabernako kanporaketen ondoren, bazkalostean jokatuko da finala.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu