Bertso-jaialdia 2012-07-19

Plaza ederra Zornotzan

Bertsoplaza ederra ikusi genuen atzo Zornotzan. Karmengo jaietako urteroko bertso-jaialdia egin zuten eta han izan ziren kantuan Xabier Amuriza, Beñat Ugartetxea, Andoni Egaña eta Unai Ormaetxea.

Udaletxe aurreko plaza bete-bete egin zen atzoko bertso-jaialdian. Oholtzaren aurrean jarritako aulki bat bera ere ez zen hutsik geratu eta dozenaka lagun egon ziren zutik bertsolariei begira adi-adi.

Gaueko bederatzietan hasi zen saioa eta afalordua izanik, batek baino gehiagok eraman zituen ogitartekoak. Ez zen plan txarra afalordua bertso-kantuz goxatzea.

Ordu terdiko saioa osatu zuten Xabier Amuriza, Beñat Ugartetxea, Andoni Egaña eta Unai Ormaetxea bertsolariek, Xabi Irakulisek gidatuta. Udako saioetan ohi den moduan umoretik bideratu zuen bertso-saioa Xabi Irakulisek; baina izan ziren krisia edota bizitzari buruzko gaiak ere.

Andoni Egaña eta Unai Ormatxearen bakarkako-lanak aipagarriak izan ziren. Egaña Mariano Raxoiren aholkulariaren lekuan jarri zuen Irakulisek eta Ormaetxeari buruz bizitzari buruzko hausnarketa eginarazi zion.

Saioko bertsoaldirik umoretsuena Amuriza, Ugartetxea eta Egañak osatu zuten. Hirukote xelebrea elkartu ziren hondartzan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu