Herriko etxeko balkoitik 2012-07-25

Maddi Sarasuak kantatuko du Baionako jaietako bertsoa

Gaur gauean hasiko dira Baionako jaiak Maddi Sarasuak kantatuko du jaien hasierako bertsoa, herriko etxeko balkoitik. Baionako besten txupinazoan milaka lagun biltzen da, eta urtero bertsolari bat izaten da ekitaldian. Gaueko 22:00etan izango da.
Gaur gauean hasiko dira Baionako jaiak Maddi Sarasuak kantatuko du jaien hasierako bertsoa, herriko etxeko balkoitik. Baionako besten txupinazoan milaka lagun biltzen da, eta urtero bertsolari bat izaten da ekitaldian. Maddi Sarasua, Itxasuko bertsolari  gaztea, Eskolarteko txapeldun izan da aurten.