Maddi Sarasuari elkarrizketa gaur Berrian 2012-07-26

"Bertsoak badu bere garrantzia, besta horiek euskaraz hasi behar dutelako"

Itsasuko bertsolari gazteak kantatu zuen atzo, Baionako Udaletxeko balkoitik, jaiei hasiera eman zien bertsoa. "Hainbeste jende eta turista biltzen dituen besta eta herri horren gibelean kultura bat, hizkuntza bat eta bizi nahi duen herri bat badela sentitu behar dute".
 Maddi Sarasua bertsolari itsasuarrak kantatu zuen atzo Baionako festei hasiera eman zien bertsoa Udaletxeko balkoitik. Gaurko Berriarako elkarrizketa egin dio Jenofa Berhokoirigoinek. Bertan, Maddi Sarasuak jaien hasierako bertsoaren garrantzia nabarmentzen du: "Bertsoa entzutea garrantzitsua da, kulturaren parte delako, eta erakusteko besta horiek hemengoak direla. Hainbeste jende eta turista biltzen dituen besta eta herri horren gibelean kultura bat, hizkuntza bat eta bizi nahi duen herri bat badela sentitu behar dute."

 Elkarrizketa irakurtzeko egin klik hemen. Atzo kantatutako bertsoaren transkripzioa ere badakar Berriak.