Elizondon, Altzon, Etxebarrin, Garain eta Aian 2012-07-27

Bertso-saio bat baino gehiago izango da gaur

Elizondon Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi ariko dira; Altzon Jexux Mari Irazu eta Iker Zubeldia; Etxebarrin Sebastian Lizaso eta Arkaitz Estiballes; Garain Igor Elortza, Jon Maia, Julio Soto eta Uxue Alberdi eta Aian Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña.
 San Inazioak eta Santioak elkartu diren asteburu honetan bertso-saio bat baino gehiago dago iragarrita. Gaur bertan bost dira agendan ageri diren saioak. Elizondon bertso-poteoa izango da iluntzeko 19etan, Gaztetxetik hasita. Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi dira bertan kantatzekoak.

 Altzon, San Inazio jaien barruan, bertso-poteoa dago iragarrita iluntzeko 19:30etarako. Jexux Mari Irazu eta Iker Zubeldiak kantatuko dute bertan.

 Bertso-poteoa izango da Etxebarrin ere. Sebastian Lizaso eta Arkaitz Estiballes ariko dira kantuan. Iluntzeko 20:45etan abiatuko dira Sabino Arana kaleko 1 zenbakitik.

 Garain bertso-saioa egingo dute gaueko 22etan. Igor Elortza, Jon Maia, Julio Soto eta Uxue Alberdi ariko dira bertan.

 Azkenik, Aian, Santio jaien barruan, urteroko bertso-saioa izango da gaueko 22:30etan. Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egañak kantatuko dute bertan, Unai Manterola gai-jartzaile dutela.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu