"Bertsoa.com"-en ekimenez 2009-02-18

Martxan dago "bertsotube.com"

Bertsozaleari kalitate handiko eta iraupen luzeko bideoak igotzeko aukera ematea da helburua.

Bertsolaritzak gune berri eta berezi bat du interneten: www.bertsotube.com plaza librea. Bertsozaleek berek igotako bideoz osatuko den lehenengo atari digitala izatea da Bertsotuberen ezaugarri nagusia. Eta, zentzu horretan, bertsolaritzari zabalkunde bide eta aukera berriak eskaintzea du helburu. Begi kolpe bakarrean 15 bideoko aukera eskaintzen du Bertso-tubek. Horietako 10 bideo etengabe berritzen doazenak dira, eta besteak jendeak gehien ikusi dituenak. Gune berriak kalitate handiko eta iraupen luzeko bideoak igotzeko aukera ematen du. Batez ere gazteei begira sortutako gune ludikoa, inteaktiboa eta edukianitza. Bertsoa.com plaza digitalaren proiektua da Bertsotube.


Bertsoak, informazioa, hitzaldiak…
Bertsotube guneak bertsoak ez ezik beste eduki motak ere sareratuko ditu: informazio-bideoak, hitzaldiak, aukezpenak… azken batean bertsolaritzare-kin lotutako eduki abaniko guztiak du lekua Bertsotube plaza librean.


Bideoak igotzeko sistema oso sinplea eta erraza
Bertsotubek bideoak jartzea oso erraza. Lehenbizi Bertsotuben izena eman behar da. Gero, erabiltzaile izena eta pasahitza sartu, bideoaren ezaugarriak bete, eta bideoa gune berezi batean kopiatu. Bideoak ahal dela wmv formatoan igotzea komeni da (200-400 kb bitartean) baina MPEG-ean ere igo litezke  Sistemak audioa bakarra zintzilikatzeko aukera ere ematen du, mp3 formatoan.


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu