Idiazabalen, Getxon eta Altzon 2012-07-30

Hiru saio daude gaurko iragarrita

Idiazabalen Julio Soto eta Sustrai Colina ariko dira eta Getxon Sebastian Lizaso, Xabi Paya, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano. Altzon, berriz, Bertsolharitza emanaldi bereziaz gozatuko dute bertako haurrek. Bihar ere saio bat baino gehiago izango da.
Jai giroan murgilduta daude Euskal Herriko hainbat bazter, eta tartean, bertsoak ere izango du bere lekua. Gaurko hiru saio daude iragarrita.

 Idiazabalen, Kateko festen egitarauaren barruan, bertso-afaria egingo dute Julio Soto eta Sustrai Colina bertsotan direla.

 Getxon, Algortako Casino plazan, egunero saioak egiten ari dira. Gaur izango da azken-aurrekoa, eguerdiko 13etan. Sebastian Lizaso, Xabi Paya, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Unai Elizasu jardungo da.

 Bukatzeko, Altzon haurrei zuzendutako "Bertsolharitza" emanaldi berezia eskainiko dute herriko plazan. Bertsoak, kantuak eta ipuinak lotzen dituen ikuskizuna da honako hau. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da.

 Bihar jai eguna izango da, eta bertso-saio ugari daude iragarrita. Getxon, Algortako Casino plazan, eguerdiko 13etan bertsolariak ariko dira. Aitor Sarriegi, Jone Uria, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan, Zuriñe Iarrituren aginduetara.

 Aretxabaletako Murualde elkartean bertso-bazkaria izango da eguerdiko 14etatik aurrera, Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldiarekin.

 Azkenik, Galdakaoko Tximilarre auzoan Igor Elortza, Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes ariko dira kantari iluntzeko 19etatik aurrera.

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena