"Roman Maiz, Okelar Bertsolaria" 2012-08-02

Okelarren lagunarteko bertsoen bilduma

Pello Esnalek, Nikolas Zendoiak eta Joxemari Iriondok idatzi dute liburua, Inazio Maritxalarren grabazioetan oinarrituta. Bertsolari ezaguna da Okelar, baina jendaurrean eroso sentitzen ez eta lagunartean aritu izan da gehienbat. Saio horien grabazioak dira liburuaren oinarri.
 Izen ezaguna da Okelar bertsozaleen artean. Plazan eta jendaurrean eroso sentitu ez arren, lagunartean bertsolari estimatua da Mutrikuko bertsolaria. Lagunarteko saio horien hainbat grabazio egin zituen Inazio Maritxalarrek, eta horiek oinarri hartuta liburua idatzi dute Nikolas Zendoiak, Pello Esnalek eta Joxemari Iriondok: "Roman Maiz, Okelar bertsolaria". Saio horietan bertsolari ezagunak izan zituen kide: bere anaia Modesto, Patxi Etxeberria, Joxe Makazaga "Ziolar", Jon Azpillaga, Nikolas Zendoia, Jon Mugartegi eta Juan Mari Narbaiza tartean. Liburua Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu du, Auspoa sailaren barruan.

 Honako hau ez da Okelarren inguruan osatutako lehenengo liburua. Mutrikuko Bertso Eskolak "Okelar" liburua kaleratu zuen 1993an, bere anaiaren eta bere omenez. 2009an, berriz, "Okelar. Ahotik paperera. 25 urte" liburu eta DVDa argitaratu zituzten, Okelar Anaiak bertso-paper lehiaketaren 25. urteurrena ospatuz.

 Honen inguruko informazio gehiago dakar Berriak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu