Asteburuko bertso-agenda 2012-08-03

Asteburuan izango da bertsoez non gozatua

Gaur bertan bertso-afaria izango da Elgoibarren Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin; Beran Sustrai Colina eta Amets Arzallus ariko dira eta Oiartzunen bertso-sorten emanaldi musikatua egingo dute Egoitz Zelaiak, Xabier Silveirak, Jon Maiak, Alaia Martinek, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa-"k eta Beñat Gaztelumendik.
 Festa garaia izaten da abuztua, eta asteburu honetan ere jai-giroa izango da hainbat txokotan. Tartean, bertso-saio ugari daude iragarrita. Gaurko, esaterako, hiru dira antolatutako saioak.

 Elgoibarren bertso-afaria egingo dute Sallobente-ermuaran auzoan. Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira kantuan.

 Beran udaletxe plazan izango da saioa, eguerdiko 12etan. Sustrai Colinak eta Amets Arzallusek kantatuko dute bertan.

 Oiartzunen, berriz, saio berezia izango da Herri bilgunearen txosnan gaueko 22etatik aurrera. Bertso-sorten emanaldi musikatua eskainiko dute bertan Egoitz Zelaiak, Xabier Silveirak, Jon Maiak, Alaia Martinek, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k eta Beñat Gaztelumendik.

 Larunbateko agenda ere oparo dator. Oiartzunen bertan urteroko saioa izango da Done Eztebe plazan eguerdiko 12:45etan. Sebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendi dira bertan kantatzekoak.

 Getxon, Erromoko Santa Eugenia plazatik abiatuta, bertso-poteoa egingo dute Sustrai Colina eta Fredi Paia bertsolariek, Algortako Bertsolari Eskolak antolatuta. Iluntzeko 19:30etan hasiko da saioa.

 Zarautzen, Azken Portun, urtero bezala bertso-tourra izango da aurtengoan ere. Agin Rezola, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan iluntzeko 20etatik aurrera.

 Getarian ere ordu berean hasiko da festetako saioa. Uxue Alberdi, Maialen Velarde, Estitxu Eizagirre eta Alaia Martin jardungo dira kantuan.

 Abadiñon ere Salbadore jaiak ospatzen ari dira, eta tartean bertso-saioa izango da gaueko 22:30etan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Andoni Egañak kantatuko dute Maite Berriozabalen esanetara.

 Bukatzerako, iganderako beste hiru saio daude iragarrita. Markinakoa eguerdiko 12etan hasiko dira, eta Felipe Zelaieta, Nerea Elustondo eta Gorka Azkarate dira bertan kantatzekoak.

 Larraulen ere urteroko festetako saioa izango da. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldia dira bertsotan aritzekoak.

 Azkenik, Elorrioko Argiñetan bertso-afaria izango da Oier Aizpurua, Nerea Elustondo eta Gorka Azkaraterekin.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra