Gasteizko jaiak 2012-08-06

Zeledonen aterkiaren beharra

Atzo izan zen Gasteizko jaietako lehen saioa, Aihotz plazan. Ander Solozabal, Xabi Igoa, Unai Iturriaga eta Julio Soto aritu ziren kantuan eta Maialen Kortabarriak egin zituen aurkezle-lanak. Datorren osteguna arte egunero entzun ahal izango dira bertsolariak Arabako hiriburuan eguerdiko ordu bata t'erdietatik aurrera. Gaur, txozna-gunean eta aurrerantzean Aihotz plazan.

Zeledonek ez zuen aterkia alferrik jaitsi Andra Mari Zuriaren plazara. Atzo festara irten zirenak, gehienak behintzat, aterkia eskuetan ibili behar izan zuten, Zeledonen moduan. Hori euria egin beharra; eta kalean egiten diren beste emanaldien antzera, atzoko bertso-saioan ere eragin zuen eguraldi txarrak. Aulkiak bustita zeudenez, entzuleak zutik aterkia eskuetan zutela; eta giroa hotza, oso hotza.

Ordu bata t'erdietan zen hastekoa saioa eta orduan hasi ziren kantuan bertsolariak. Ander Solozabal, Xabi Igoa, Unai Iturriaga eta Julio Soto igo ziren oholtzara Maialen Kortabarria gai-jartzailearekin batera.

Bertsoaldi polita osatu zuten denen artean. Julio Soto abarka baten lekuan jarri eta jaiak atzeko hiru blusetako norekin pasako ote lituzkeen galdetu zienean.

Gasteizko jaiak hasi besterik ez dira egin eta oraindik izango da nahikoa bertso entzuteko aukera. Tabernetan asko, baina horien berri ez dugu hemen. Egunero egunero eguerdiko ordu bata t'erdietatik aurrera Aihotz plazan.




Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu