Eguneko agenda 2012-08-07

Getarian, Gasteizen eta Aian izango dira gaurko saioak

Getarian Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira; Aian Julio Soto, Xabi Paya, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña eta Gasteizen "Galtzagorriei to, Iñaxito!" emanaldi berezia eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egañaren saioa izango dira.
 Gaur ere bertso-saio bat baino gehiago dago iragarrita agendan. Getarian jaiak ospatzen ari dira egunotan, eta gaur libreko saioa izango da eguerdiko 12etan plazan. Sebastian Lizasok eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute bertan.

 Gasteizen hitzordu bikoitza izango da. Eguerdiko 12:30etan "Galtzagorriei to, Iñaxito!" emanaldi berezia izango da Peñaflorida parkean. Haurrei zuzendutako saioa da, mitologia eta bertsoak uztartzen dituena.

 Ordubete beranduago, eguerdiko 13:30etan, alegia, Aihotz plazan izango da zita. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ariko dira bertan.

 Azkenik, Aiako probalekuan urteroko saioa izango da gaueko 22etan. Julio Soto, Xabi Paya, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan ere bertsokide bat izango dute: Sebastian Lizaso. Tradizio handiko saioa da Aiakoa, urtero jende ugari bertaratzen dena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu