Eguneko agenda 2012-08-09

Bertso-saioa gaur Gasteizko jaiak bukatzeko

Aihotz plazan Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Jexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi jardungo dira kantuan eguerdiko 13:30etan. Beñat Goitia ariko da gai-jartzen. Igandetik hona sei bertso-saio egin dira Arabako hiriburuan.
 Gaur bukatuko dira Gasteizko jaiak eta, igandetik hona ohikoa bilakatu den moduan, bertso-saioa izango da eguerdian. 13:30etan honako bertsolari hauek aterako dira Aihotz Plazako oholtzara: Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Jexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi. Beñat Goitia izango dute gai-jartzaile.

 Igandetik sei bertso-saio egin dira Arabako hiriburuko jaietan.