Asteburuko agenda 2012-08-10

Bertso-asteburu ederra dator

Gaur bertan Tolosan Agin Rezola eta Unai Agirre ariko dira; Zumaian Jon Maia eta Andoni Egaña; Berriatuan Sustrai Colina eta Unai Iturriaga eta Gernika-Lumon Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña. Igandean saioak izango dira Donostian, Berastegin eta Zarautzen.
 Egutegia abuztuaren erdira hurbiltzen ari den neurrian bertso-saioak ere ugaritzen ari dira. Asteburu honetan ere izango da bertsoez gozatzeko aukera.

 Gaur bertan lau saio daude iragarrita. Tolosako Urkizu auzoan bertso-afaria izango da Agin Rezola eta Unai Agirrerekin.

 Zumaian, urtero bezala, aurten ere Euskal Jai eguna ospatuko dute eta tradizio handiko balkoitik balkoirako saioa egingo dute Sanjuaniturri inguruan eguerdiko 12etan. Jon Maia eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan.

 Berriatuako Asterrika auzoan, berriz, iluntzeko 19etan saioa izango da plazan Sustrai Colina eta Unai Iturriagarekin.

 Azkenik, Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan iluntzeko 21:30etan hasiko da saioa. Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña dira bertan kantatzekoak.

 Iganderako beste lau saio ageri dira agendan. Donostiako Aste Nagusia hasita egongo da ordurako, eta Piratek antolatuta erromeria egingo da Urgullen. Tartean, Unai eta Beñat Gaztelumendik saioa egingo dute eguerdiko 13:30ak aldera.

 Berastegin, jaiak direla eta urteroko bertso-saioa egingo dute iluntzeko 19etan. Julio Soto, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia jardungo dira kantuan Iñigo Gorostarzu gai-jartzaile dutela.

 Donostian eguneko bigarren saioa egingo da iluntzeko 21etan, bertso-afaria hain zuzen ere. Unai Gaztelumendi eta Jon Maia dira bertan kantatzekoak.

 Azkenik, Zarauzko Azken Portu auzoan bertso-jaialdia izango da jaiak borobiltzeko gaueko 22etan. Julio Soto, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Hodei Iruretagoiena eta Beñat Gaztelumendi ariko dira oholtza gainetik kantuan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa