Bertso-agenda 2012-08-16

Bederatzi saio gaur

Donamarian Julio Soto eta Julen Zelaieta ariko dira; Mallabian Beñat Ugartetxea eta Mañukorta; Ean Beñat Ugartetxea eta Uxue Alberdi; Zugarramurdin Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña; Ondarroan Arkaitz Estiballes, Jon Maia eta Iratxe Ibarra; Arantzan Aitor Sarriegi, Ane Labaka, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi; Zerainen Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia eta Donostian Arkaitz Oiartzabal, Alaia Martin, Jokin Labayen eta Beñat Gaztelumendi.
 Herriko festak dira Euskal Herriko inguru gehienetan, eta, ohiturari eutsiz, bertso-saio ugari izango dira bazterretan. Gaurko bederatzi daude iragarrita.

 Donamarian, festen egitarauaren barruan, bertso-pilota dago iragarrita. Julio Soto eta Julen Zelaieta jardungo dira botilero lanetan.

 Jai giroan dabiltza Mallabian ere. Bazkalondoan saioa egingo dute Beñat Ugartetxea eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-rekin.

 Beñat Ugartetxea Ean ere ariko da gaur, Natxituan, eguerdiko 13etan, Uxue Alberdirekin batera.

 Zugarramurdiko festetan bertso-poteoa egingo dute arratsaldeko 17etan Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin.

 Ondarroan herri-kirolen erakustaldia izango da udaletxe ondoko frontoian arratsaldeko 18etan. Ikusten dutenari kantari jardungo dira Arkaitz Estiballes, Jon Maia eta Iratxe Ibarra.

 Arantzan, urtero bezala festetako bertso-saioa egingo dute gaur iluntzeko 19etan. Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi dira bertan kantatzekoak.

 Orion "Bertsolharitza" emanaldi berezia izango da ikusgai herriko plazan iluntzeko 19:30etan.

 Zerainen, berriz, herri afaria ospatuko dute iluntzeko 20:30etan. Afalostea girotzen Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia jardungo dira.

 Bukatzeko, Donostiako Piraten Aste Nagusian bertso-saio musikatua egingo dute Trinitate Plazan gaueko 23:30ak aldera. Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin ariko dira bertsotan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa