Donostiako Aste Nagusia 2012-08-20

Jubilatuak Abordajean

Bertsoak leku eta ordu asko abordatu ditu aste honetan Donostian. Guk, astelehenean Easo plazan egin zutena dakarkigu hona. Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan Unai Elizasuren agindupean.

Bukatu da Donostiako Aste Nagusia. Egun hauetan, bazkariak, kontzertuak, jolasak.... denetarik izango zen eta bertsoak ere izan du bere lekua. Easo plazan hiru saio egin dira, Konstituzio plazan bestea, eta piratek ere hartu dute tartea bertsoekin gozatzeko.

Astelehenean Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan Easo plazan. Unai Elizasu berriz, gai-jartzaile lanetan. Jende asko hurbildu zen oholtzaren ondoren. Batzuk apropos bertsoak entzutera, eta beste asko paseatzen zebiltzala kuriositateak erakarrita.