Bilboko Aste Nagusia 2012-08-27

Kaleko kantariak Bilbon

Atzo bukatu zen Bilboko Aste Nagusia, eta baita bertako bertso-saioak ere. Joan zen larunbatean Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi aritu ziren kantuan Leire Aurrekoetxearen esanetara, eta saio polita osatu zuten lainopean. Egunero bezala, goraino bete zen Santiago plaza.
 Bukatu da Bilboko Aste Nagusia, eta baita bertako bertso-saioak ere. Egunero aritu dira lanean bertsolariak Santiago plazan, eta antolatzaileek balorazio ona egin dute saioen inguruan, jende ugari bertaratu baita. Joan zen larunbatean ere, lainopean izan arren, goraino bete zen Santiago plaza honako bertsolari hauen lana jarraitzeko asmoz:

 Unai Iturriaga
 Uxue Alberdi
 Igor Elortza
 Aitor Sarriegi

 Leire Aurrekoetxea aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta saio dotorea atera zen. Hasieran gai sakon batzuk izan baziren ere, berehala hartu zuen umoreak gaina. Saioaren erdialdera Igor Elortzak botila bati kantatu behar izan zion Iosu Uribetxeberriari erreferentzia eginez. Saioa entzutera bertaratu ziren preso arrasatearrarekin elkartasunez Bilbon gose-greban zebiltzanak, eta Igorren bakarkako lanaren ondoren oholtzara igo ziren bertso bat kantatzeko.

 Bertsoa.com bertan izan zen, eta hona hemen saioko aukeraketa bat.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu