Donostiako Sagardo Egunean 2012-08-28

Sagardoak bertsoa omenduko du

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Bertsolaritza eta bertsolariak omenduko ditu aurten Donostiako Sagardo Egunean, "bertsoak eta sagardoak duten harreman estua azaldu eta bizirik eusteko helburuarekin". 2013ko txotx garaian Sagardogileen Elkarteak bertso ekimen berria jarriko du martxan sagardotegietan.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Bertsolaritza eta bertsolariak omenduko dira aurten Donostiako Sagardo Egunean, "bertsoak eta sagardoak duten harreman estua azaldu eta bizirik eusteko helburuarekin. Zenbat bertso ez ote da bota kupelen, edo sagardo botilen bueltan, eta zenbat bertso ez ote dute entzun sagardotegietako eta baserrietako tolare eta sagarrondo zaharrek..." Donostiako Sagardo Egunean ere urtero izaten dira bertsolariak uztartze horren lekuko eta aurten berak izango dira omenduak Sagardo Egunean. Omenaldia eguerdiko 12:15etan izango da Konstituzio plazako oholtzan. Egun horretan, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña dira bertsotan, eta omenaldi ekitaldian Iñaki Murua eta Imanol Lazkano ere han izango dira, bertsolari eta Bertsozale Elkarteko lehendaria eta lehendakari ohia.

Bertsoa berriz ere sagardotegian zabaltzeko proiektua lantzen
Unai Agirre Sagardogileen Elkarteko eragilearen (eta bertsolariaren) hitzetan, "Bertso saioak txotx garaian Bertsolaritza eta sagardoaren arteko mendeetako lotura ez da omenaldi hutsera mugatuko, eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak bertso saioak antolatuko ditugu 2013ko txotx garaian zehar bertako zenbait sagardotegietan. Modu honetan mendeetan zeharreko ohitura bati jarraipena eman nahi diogu, gaur egunera egokituta". Askok besterik uste arren, azken urteotan bakanak dira sagardotegieko bertso ekitaldiak, denboraldi hasiera/bukaerako edo protokolarioak salbu. Errealitate horretan jabetuta, Sagardogileen Elkartea sagardotegietan bertsoari bere lekua berreskuratzeko egitasmoa lantzen ari da, proposamen, aukera eta formato ezberdinak aztertzen, sagardotegietako publikoarentzat ez ezik, bertsolarientzat eta sagardozaleentzat erakargarri izan litekeen bidean jorratzen eta txotx garaian izango da lehen eskaintza martxan.

Sagardo egunari buruzko informazio gehiago

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa