2013ko Arabako txapelketako aurrekanporaketa jokatuko dira irailean. Orain arte inoiz ez bezala, 52 bertsolari eman dute izena eta aurrekanporaketak egingo dituzte. 34 bertsolari izango dira lehen fase horretan, eta 12 sailkatuko dira. Sailkatuko 12 horiek eta azken txapelketako lehenengo 18ek osatuko dute 2013ko txapelketako azken faseko taldea. Sei aurrekanporeketa egingo dira hiru egunetan, goiz eta arratsaldeko saioekin. Irailaren 8an, 15ean eta 22an.
2012ko Arabako Kuadrilla arteko bertso Txapelketaren bigarren edizioaren ondoren 2013an Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko da. Araban inoiz gertatu ez den egoera baten aurrean gaude, 52 bertsolari daude eta 30 bertsolarik jokatuko dute 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Beraz, lehenengo aldia izango da 34 bertsolarik 12 postu lortzeko lehiatu beharko dutela. Iraileko lehenengo 3 larunbatetan jokatuko diren 6 aurre-kanporaketan erabakiko dira 12 postu hauek.
34 bertsolari dira aurre-kanporaketetan parte hartuko dutenak, hauexek: Ainara Balantzategi, Amaia Lasaga, Andoni Murga, Ane Olano, Asier Zubizarreta, Beñat Burgi, Beñat Oribe, Beñat Zalakain, Egoitz Iradier, Iker Agirre, Iker Olabarrieta, Iker Pastor, Iñaki Cabeza, Iñaki Tena, Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Jon Unai Aspe, Josu Campo, Josu Olano, Julen Eizagirre, Maddalen Arrausi, Maialen Saez de Okariz, Maite Murga, Maite Solozabal, Maria Izaga, Oier Arbina, Orlando Arreitunandia, Paula Amilburu, Sabin Aranburu, Unai Argote, Unai Bengoetxea, Uxue Ruiz de Arkaute, Xabi Lopez de Santiago, Xabi Rico.
Sei aurrekanporaketa, irailaren 8, 15 eta 22anHiru egun ezberdinetan jokatuko dira sei saioak, irailak 8, 15, 22, larunbatak. Eguerdian saio bat jokatuko da, parte hartzaileekin eta nahi duenarekin bazkaria eskainiko da eta bazkal ostean beste saio bat. Arabako hiru herri ezberdinetan jokatuko dira, hauexek: Etxabarri-Urtupiñako elkartean, Saratxoko txokoan eta Izarrako Behekoiturri elkartean.
17 epaile eta 6 aurkezleBertsolarien lana Arabako 17 epailek baloratuko dute. Egun bakoitzeko bi saioetan epai-mahai berbera mantenduko da. Eguneko puntuazio honen arabera eguneko lehenengo laurak sailkatuko dira. Beraz, hiru egunetan 12 bertsolari.
Aurre-kanporaketako gaiak Arabako gai-jartzaile talde ezberdinen artean landuko dira eta 6 aurkezle hauek jarriko dituzte gaiak saio ezberdinetan:
Beñat Garaio, Marta Ugarte, Nagore Irazabal, Aintzane Irazusta, Olatz Santocildes, Maialen Kortabarria.
Bertsolariek egin beharreko lanak hauexek izango dira: Binaka gaia emanda 3na bertso zortziko handia, binaka gaia emanda 3na bertso zortziko txikian, bakarka hasierako puntua emanda bertso bana zortziko txikian.
Aurrekanporaketa taldeak eta datakIrailak 8, larunbata,
Etxabarri Urtupiñan, herriko elkartean12:00etanIker Pastor
Iñaki Cabeza
Maddalen Arrausi
Sabin Aranburu
Beñat Burgi
Orlando Arreitunaindia
15:30etanMaite Solozabal
Unai Bengoetxea
Ane Olano
Egoitz Iradier
Beñat Oribe
Irailak 15, larunbata Izarran Behekoiturri elkartean12:00etanIker Agirre
Maialen Sz. D Okariz
Jon Unai Aspe
Ainara Balantzategi
Beñat Zalakain
Josu Campo
15:30etanJon Rz. D Pinedo
Iker Olabarrieta
Maite Murga
Xabi Rico
Jagoba Apaolaza
Irailak 22, larunbata, Saratxon, Herriko elkartean12:00etanIñaki Tena
Uxue Rz de Arkaute
Paula Amilburu
Andoni Murga
Xabi Lpz de Santiago
Julen Eizagirre
15:30etanAmaia Lasaga
Maria Izaga
Asier Zubizarreta
Oier Arbina
Unai Argote
Josu Olano
2010 ondoren, garai berri batArabako Bertsozale Elkarteak aditzera eman duenez, 2010ko Arabako Kuadrilla arteko bertso Txapelketa ondoren garai berri bat ireki zen Arabako bertsolaritzan eta Arabako txapelketan. Alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketa bi urtetan behin jokatzea erabaki zen eta bestetik 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa ezberdina izatera bultzatu zuen. 2011ko banakako txapelketa inoizko jendetsuena, luzeena, autonomoena epaile taldean, eta bertsolari eta gai-jartzaile aldetik parte hartze handiena izan zen.
2013ko ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdietara sailkatu ziren 18 bertsolariak zuzenean sartuko dira kanporaketetan gehi 2012an jokatu diren aurre-kanporaketan sailkatuko diren 12. Guztira 30 bertsolari 5 kanporaketan banatuta, hiru finalerdi eta finala Gasteizko Principal Antzokia.
Aurkezpena urtarrilaren 19an izango da. Kanporaketak urtarrilaren 25, 27 eta otsailak 1, 2, 3. Finalerdiak otsailak 16, 23 eta martxoak 2. Finala, martxoak 16 Gasteizko Printzipal Antzokian.