Umorez Genero batzordearen eskutk 2012-09-03

'Inprobisazioa eta Umorea eskenan' tailerra antolatu du Elkarteak

Bertsozale Elkarteak, Umorez Genero batzordearen eskutik, 'Inprobisazioa eta umorea eskenan' tailerra antolatu du. Bertsolari eta bertsozaleei zuzendua dago eta Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñozek emango dute, Oihulari Klown-eko kideek. Antolatzaileen hitzetan, "ikastaroan proposatuko ditugun ariketak bertsotan inprobisatzeko lagungarri izango direlakoan gaude. Hainbat alor landuko ditugu: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar."
Bertsozale Elkarteak, Umorez Genero batzordearen eskutik, 'Inprobisazioa eta umorea eskenan' tailerra antolatu du. Bertsolari eta bertsozaleei zuzendua dago eta Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñozek emango dute, Oihulari Klown-eko kideek. Antolatzaileen hitzetan, "ikastaroan proposatuko ditugun ariketak bertsotan inprobisatzeko lagungarri izango direlakoan gaude. Hainbat alor landuko ditugu: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar."

Izen-emateko epea: irailaren 1etik 20ra.
Matrikula (25 ordu) eta egonaldia (janaria eta loa): 100 euro.
Taldea osatzea: 14 lagunentzako ikastaroa da. Izena emateko ordena hartuko da kontutan eta emakume eta gizonen arteko oreka zainduko da.
Matrikula (25 ordu) eta egonaldia (jana eta loa): 100¤
*Bertsozale Elkarteak lagundutako ekimena da (partaide bakoitzak 100¤rekin kuota
errealaren erdia ordainduko du).
Izen-ematea/informazioa: umorez@bertsozale.com // T. (+34)943694277

Ikastaroaren edukiak eta xehetasunak
Ikastaroak Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñozek emango dute, Oihulari Klown-eko kideek
Iraupena: 25 orduko ikastaroa da, 3 eguneko egonaldi intentsiboan gauzatuko dena.
Bost orduko saioak egingo dira.
1. saioa: ostiral arratsaldea. 17:00-22:00etara
2. saioa: larunbata goiz eta arratsalde. 10:00-15:00 // 16:30-21:30
3. saioa: igandea. 10:00-15:00 // 16:30-21:30
Partaideak: bertsolari zein zaleak, 14 kide

Ikastaroaren edukia:
Umorez-en arabera, ikastaro hau, gure baitako komikotasuna bilatzeko abenturan bidelagun izan nahi duten bertsolari/zaleei proposatzen diegu. Klown inprobisazioan dugun
esperientziaren arabera, ikastaroan proposatuko ditugun ariketak bertsotan
inprobisatzeko lagungarri izango direlakoan gaude. Hainbat alor landuko ditugu:
entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen
kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar.
Gure lan moldeak klowna espresio ekintza gisa ulertzen du batik bat, eta
espresio ekintza horren bidez norberak bere baitan duen Auguste pertsonaia
tradizionala bakoitzak bere-berea duen modu bakanean garatzea nahi du. Ikastaro
honen helburua dibertitzea da, gure entzumena hobetu eta inprobisatzeko errekurtso
gehiago eskuratzen ditugun bitartean. Bidaia honek nork bere buruaz eta
egunerokotasuneko korapiloez umorea egiteko prestutasun osoa eskatuko digu: tikak,
obsesioak, maniak, desioak, beldurrak... Guzti hori ez dago garena uste dugun
horretatik hain urrun. Pertsona guztiok auto-inportantzia zerrenda luze bat erakusten -
edo ezkutatzen- saiatzen baikara. Gure barneko pailazoaren komizitateak horietan ditu
bere sustraiak eta bere fruiturik behinenak. Senekak zioen bezala, bere buruaz barre
egiten duena ez da inoiz barregarri geldituko. 
      
Metodologia:

Metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da. Beroketa fisiko eta
emozionalerako ariketak egingo dira; inprobisazio uneak egongo dira, tartean klown
inprobisazioak eta ahots inprobisazioak (bertsoak eta ez bertsoak). Eta bizitako
horretatik berrelikatzeko denborak egongo dira, klown kodearen hainbat aspektu
tekniko jorratzeko bide ematen baitute.

Hizkuntza:
Ikastaro emaileek gazteleraz hitz egingo dute, eta partaideek euskaraz
inprobisatu, jolastu eta galdetuko dute.      

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri