Orixe saria 2009-02-21

Mantxi eta Esoain finalera pasa dira

50 bertsozale inguru elkartu dira Añorgako Lukainkategi jatetxean. Hurrengo kanporaketa datorren ostiralean izango da, Errekalden.
 Iñigo Mantzisidor "Mantxi" eta Ibai Esoain sailkatu dira Orixe sariko finalera. Saioa Añorgako Lukainkategi jatetxean izan da 50 entzuleren aurrean. Mantxi eta Esoainekin batera, honako bertsolari hauek aritu dira kantuan: Gorka Azkarate, Iñaki Zelaia, Jon Barberena eta Andoni Otamendi. Hasiera batean Erika Lagoma kantatzekoa zen, baina, ezin izan duenez, Jon Barberena aritu da bere ordez.

 Ofizioka eta puntuei erantzuten aritu ondoren, kartzelako lana iritsi da. Bertan bukaera emanda bertso bat osatu ondoren honako gai honi bina bertso kantatu dizkiote bertsolariek: "Iritsi da eguna, elizara sartzear zaude". Epaile lanetan Zigor Leunda, Martin Aramendi eta Ioritz Imaz aritu dira.

 Orixe sariko lehendabiziko kanporaketa izan da. Honez gain, beste bi kanporaketa izango dira:

 OTSAILAREN 27a, OSTIRALA
 Errekalde elkartean, gaueko 20:30etan
  Jokin Uranga
  Unai Muñoa
  Xabier Sukia
  Felix Zubia
  Nerea Elustondo
  Xabier Legarreta, "Arano"

 MARTXOAREN 6a, OSTIRALA
 Atotxa Erreka Elkartean, gaueko 20:30etan
  Iñaki Gurrutxaga
  Oihana Bartra
  Joxe Munduate
  Iñaki Apalategi
  Beñat Ugartetxea
  Iñigo Izagirre

 Saio bakoitzetik bi bertsolari sailkatuko dira finalera. Azken saio hau MARTXOAREN 14an, larunbatez, izango da, arratsaldeko 18etan hasita, Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»