%30eko murrizketa ezarri dio Nafarroako Gobernuak 2012-09-21

"Bertsolaritza eskolan" programari eutsiko diote Nafarroan, murrizketekin

Iazko ikasturtean 31 eskoletara eta 1 100 ikaslerengana iristen zen programa. Hemendik aurrera ikastetxe kopurua handitu egingo bada ere ordu kopurua erdira jaitsiko da: 30 ordutatik 15era. 1997tik martxan dagoen programa da.
 Ekainean Nafarroako Gobernuak "Bertsolaritza Irakaskuntzan" programa bertan behera uzteko asmoa zeukala adierazi zion Bertsozale Elkarteari. Orain, ordea, erabakian atzera egin du. Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariari programaren inguruan galdetu zion atzo Bilduk parlamentuan, eta programari eutsi egingo diotela adierazi zuen, %30eko diru murrizketa ezarriko badiote ere. Gainera, ukatu egin zuen ekainean Bertsozale Elkarteari programa bertan behera uzteko asmoa adierazi ziotenik.

 Orain arte 48 000 euro inguru jarri izan ditu urtean Nafarroako Gobernuak plana aurrera ateratzeko, eta oraingoan 14 000ren bueltako murrizketa ezarriko zaio. Iazko ikasturtean 31 eskoletako 1 100 ikaslerengana iritsi zen "Bertsolaritza eskolan" programa. Aurtengo ikasturtean eskola kopurua handituko bada ere ordu kopurua erdira gutxituko da: 30 ordutatik 15era alegia.

 Nafarroako Gobernuak programaren aurrekontuaren heren bat finantzatzen zuen lehen, eta gainerakoa Nafarroako udalek eta mankomunitateek jartzen zuten. Orain Bertsozale Elkarteak baliabide gehiago jarri beharko ditu programak aurrera jarrai dezan. Gainera, aurrekontua %20an txikitu dela adierazi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

 Informazio gehiago dakar Berria egunkariak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu