Zugarramurdin ibili dira asteburuan 2012-09-25

Euskal Herriko Eskolarteko finalistek asteburu pasa egin dute

Larunbatean, Senperen, Joxe Agirreren bisita jaso zuten. Iluntzean bertso-afaria egin zuten Aimar Karrika eta Maddi Ane Txoperenarekin. Igandean, berriz, Zugarramurdiko leizezuloetan barrena ibili ziren.
 Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalistek asteburu pasa egin dute asteburu honetan. Larunbatean Joxe Agirre izan zuten bisitan Senperen, eta iluntzean bertso-afari ederraz gozatzeko parada izan zuten Zugarramurdin Aimar Karrika eta Maddi Ane Txoperenarekin. Igandean leizezuloak bisitatu zituzten.