Bizkaiko txapelketa 2012 2012-10-04

Bizkaiko txapelketa ere abian eta finala Bilboko Miribillan

Bizkaiko txapelketa ere abian eta finala Bilboko Miribillan
Igandean hasiko da Bizkaiko Bertsolari txapelketa, Berriatuan. Hogeita hamazortzi bertsolarik parte hartuko dute. Horietako hogeita hamarrek lehen fasean kantatuko dute, bost kanporaketetan. Ondoren, hiru finalerdi eta finala etorriko dira. Aurten, Bilboko Miribillan jokatuko da azken ekitaldia.
Igandean hasiko da Bizkaiko Bertsolari txapelketa, Berriatuan. Hogeita hamazortzi bertsolarik parte hartuko dute. Horietako hogeita hamarrek lehen fasean kantatuko dute, bost kanporaketetan. Ondoren, hiru finalerdi eta finala etorriko dira. Aurten, Bilboko Miribillan jokatuko da azken ekitaldia. Txapelketa atzoeguerdian aurkeztu zuen Bertsozale Elkarteak Bilboko Alondigan, Asier Ibaibarriga Bizkaiko Elkarteko Lehendakaria eta babesleetako ordezkariak bertan zirela. Arratsaldean Durangon egingo zuten aurkezpen jaia.

Hona hemen saioak

BERRIATUA
Urriak 7, 17:30, frontoia
Iratxe Ibarra, Arrate Illaro, Imanol Uria,
Xabier Enbeita, Jone Larrinaga, Inazio
Vidal

BALMASEDA
Urriak 14, 17:30, Klaret antzokia
Ibon Ajuria, Ander Salaberria, Eñaut
Uruburu, Gorka Ostolaza, Itxaso Paia,
Xabat Galletebeitia

MUNGIA

Urriak 27, 17:30, Olalde aretoa
Fredi Paia, Ander Elortegi, Iñaki Iturriotz,
Malen Amenabar, Peru Vidal, Txaber
Ormazabal

SOPELA
Urriak 28, 17:30, frontoia
Ekaitz Larrazabal, Igor Elortza, Garikoitz
Sarriugarte, Gorka Lazkano, Joseba Artza,
Nerea Ibarzabal

AMOREBIETA-ETXANO
Azaroak 4, 17:30, Zelaieta zentroa
Aitor Arrutia, Asier Legarreta, Josu Landeta,
Julen Erezuma, Oihana Bartra, Unai
Ormaetxea

Finalerdiak

BASAURI
Azaroak 18, 17:30, kiroldegia
Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Arkaitz
Estiballes, Amorebieta-Etxanoko irabazlea,
puntuazioz 2.a, puntuazioz 5.a

DURANGO
Azaroak 25, 17:30, Landako gunea
Etxahun Lekue, Jone Uria, Mungiako
irabazlea, Sopelako irabazlea,
puntuazioz 1.a, puntutazioz 3.a

GERNIKA-LUMO
Abenduak 2, 17:30, Jai Alai frontoia
Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza, Peio
Ormazabal, Balmasedako irabazlea,
Berriatuako irabazlea, puntuazioz 4.a

Finala Bilbon, abenduaren 15ean, Miribilla pabilioian


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu