Urteroko Zinemaldiaren barruan 2009-02-23

Bartzelonako Euskal Etxeak Bertsolaburmetrai lehiaketa antolatu du

Lanak maiatzaren 3ko eguerdiko 14ak baino lehenago bidali beharko dira. Lanetan Andoni Egañak aurrez emandako lau errimak sartu behar dira.
  Aurten lehenengo aldiz Bertsolaburmetrai lehiaketa antolatu du Bartzelonako Euskal Etxean. Edonork bidali dezake bere lana, maiatzaren 3an eguerdiko 14ak baino lehenago bada. Lan bakoitzak gutxienez minutu bat eta gehienez bi iraun beharko ditu. Gainera, Andoni Egañak emandako lau errimak agertu beharko dira lanaren barruan. Errimak zein diren jakiteko egin klik hemen.

 Epaimahaia Kike Amonarriz, Iban Garate eta Joxerra Gartziak osatuko dute. Sariak maiatzaren 23an jakinarazi eta banatuko dira, Bartzelonako Euskal Etxeak bere 30. urteurrena ospatzeko antolatu duen jaialdiaren baitan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu