Bera nagusitu zen Balmasedan 431,5 punturekin. Bere atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Gorka Ostolaza (413 puntu), Eñaut Uruburu (354 puntu), Xabat Galletebeitia (349 puntu), Ander Salaberria (329 puntu) eta Itxaso Paia (319 puntu).
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen atzo Balmasedako Klaret Antzokian. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Ibon Ajuriak 431,5 puntu
2.- Gorka Ostolazak 413 puntu
3.- Eñaut Uruburuk 354 puntu
4.- Xabat Galletebeitiak 349 puntu
5.- Ander Salaberriak 329 puntu
6.- Itxaso Paiak 319 puntu
Gauzak honela, behin bi final laurden jokatuta, honela daude puntuazioak:
1.- Iratxe Ibarrak 450 puntu (zuzenean sailkatua)
2.- Ibon Ajuriak 431,5 puntu (zuzenean sailkatua)
3.- Gorka Ostolazak 413 puntu
4.- Arrate Illarok 402 puntu
5.- Imanol Uriak 371,5 puntu
6.- Xabier Enbeitak 357,5 puntu
7.- Eñaut Uruburuk 354 puntu
8.- Xabat Galletebeitiak 349 puntu
9.- Jone Larrinagak 346 puntu
10.- Inazio Vidalek 340 puntu
11.- Ander Salaberriak 329 puntu
12.- Itxaso Paiak 319 puntu
Lehendabiziko hamar bertsolariak sailkatuko dira finalerdietara. Final laurdenak bukatzeko beste hiru kanporaketa falta dira. Datorren asteburuan, hauteskundeak izanik, txapelketak atseden hartuko du, baina hurrengo asteburuan bi kanporaketa jokatuko dira. Hirugarren kanporaketa urriaren 27an izango da, arratsaldeko 17:30etan, Mungiako Olalde aretoan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:
Fredi Paia
Ander Elortegi
Iñaki Iturriotz
Malen Amenabar
Peru Vidal
Txaber Ormazabal
Hurrengo egunean, urriaren 28an, jokatuko da laugarrena, Sopelako frontoian, arratsaldeko 17:30etan hasita. Honako bertsolari hauek ariko dira:
Ekaitz Larrazabal
Igor Elortza
Garikoitz Sarriugarte
Gorka Lazkano
Joseba Artza
Nerea Ibarzabal
Informazio gehiago aurki daiteke
www.bizkaikotxapelketa.com web orrian.
(Argazkia Iñigo Fdez de Martikorenak atera zuen)