Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012-10-08

Iratxe Ibarra finalaurrekoetan ariko da

Markiñarra nagusitu zen Berriatuan 450 punturekin. Atzetik izan zituen, hurrenez hurren, Arrate Illaro (402 puntu), Imanol Uria (371,5 puntu), Xabier Enbeita (357,5 puntu), Jone Larrinaga (346 puntu) eta Inazio Vidal (340 puntu).
 Abian da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ere. Larunbatean lehendabiziko final laurdena jokatu zen Berriatuan. Honela gelditu ziren puntuazioak Leire Bilbao aurkezle izan zuen saioan:

 1.- Iratxe Ibarrak   (450 puntu)
 2.- Arrate Illarok   (402 puntu)
 3.- Imanol Uriak     (371,5 puntu)
 4.- Xabier Enbeitak  (357,5 puntu)
 5.- Jone Larrinagak  (346 puntu)
 6.- Inazio Vidalek   (340 puntu)

 Gauzak horrela, Iratxe Ibarra finalaurrekoetarako sailkatu da. Gainerako bertsolariek puntuazioen zain geratu beharko dute. Bigarren kanporaketa igande honetan jokatuko da Balmasedako Klaret Antzokian, arratsaldeko 17:30etan hasita. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Ander Salaberria
 Eñaut Uruburu "Lepotxo"
 Gorka Ostolaza "Potxis"
 Ibon Ajuria
 Itxaso Paia
 Xabat Galletebeitia

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.



 (Argazkia Iñigo Fdez de Martikorenak aterea da).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu