Arabako Txapelketa 2009-02-23

Manex Agirre nagusitu da lehenengo kanporaketan

Juan Mari Juaristi ere finalerdietan izango da. Beraien atzetik geratu ziren, hurrenez hurren Zigor Enbeita, Serapio Lopez, Ruben Sanchez eta Felipe Zelaieta.
 Larunbatean Amurrion jokatu zen Arabako Txapelketako lehenengo kanporaketa. Berrogei bat lagun bildu ziren afarira. Azkenean, Manex Agirrek eta Juan Mari Juaristik lortu zituzten finalerdietarako zuzeneko txartelak. Honela gelditu zen sailkapena:

 Manex Agirre           158 puntu
 Juan Mari Juaristi     149,5 puntu
 Zigor Enbeita          148,5 puntu
 Serapio Lopez          146 puntu
 Ruben Sanchez          143 puntu
 Felipe Zelaieta        134,5 puntu

 Ihauteri garaia izaki, bertsolariek mozorrotuta kantatu zituzten hasierako agurrak. Beste bi kanporaketa falta dira oraindik jokatzeko:

 OTSAILAREN 27a, OSTIRALA
 Oiongo La Cueva Jatetxean, gaueko 20etan
  Alberto Martinez "Beitto"
  Andere Arriolabengoa
  Izan Mendiguren
  Asier Otamendi Alkorta
  Xabi Igoa
  Ander Solozabal

 OTSAILAREN 28a, LARUNBATA
 Zalduondoko Korta Txokoan, gaueko 20:30etan
  Iker Agirre
  Iñaki Viñaspre
  Rikardo Gonzalez de Durana
  Oihane Perea Perez de Mendiola
  Joseba Apaolaza
  Ekaitz Samaniego

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»