Unai Elizasu da web orriaren arduraduna 2009-02-23

Gaijartzailea.com-ek urtebete bete du

Denbora tarte honetan 3 500 bisita jaso ditu blogak. Ia bisitak adina gai sareratu ditu Unai Elizasuk.
 Gaijartzailea.com web orriak urtebete bete du, eta 3 500 bisita jaso ditu bere sorreratik. Unai Elizasuk sortu zuen bloga, saioetan jarritako gaiak sareratzeko. Tarte honetan, ordea, edukiak ugarituz joan dira, eta honako sail hauek aurki daitezke une honetan:

 -Txapelketetako gaiak
 -Jaialdietako gaiak
 -Lagunarteko saioetako gaiak
 -"Bertsoa eta jazza" ikuskizuneko gaiak
 -"Erregea eta bufoia" emanaldian jarritako gaiak
 -Bertso eskolan erabil daitezkeen gaiak
 
 Gainera, Unai Elizasuk "Bertsonal Trainer" delako zerbitzua eskaintzen du blogaren bidez. Bertsotan entrenatzeko norbere ezaugarrietara egokitutako gaiak eskura daitezke honen bidez. Eta, azkenik, blogean badaude gai jartzaile lanetan aritu nahi duenari zuzendutako zenbait gomendio ere.

 Honez gain, edonork dauka bere gaiak eta iritziak bidaltzeko aukera ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»