On Manuel Lekuona zenaren omenez 2012-11-09

Gaur bertso-saioa izango da Oiartzunen

Aurten 25 urte bete dira bertsolaritzaren eta poesiaren inguruko ikerlari eta irakasle ezaguna hil zenetik. Asteazkenean udaletxean egin zioten omenaldia, eta gaur bertsolarien txanda izango da: Igor Elortza, Jon Maia, Jon Martin eta Jokin Uranga ariko dira kantuan udaletxean, gaueko 22etatik aurrera.
 Aurten 25 urte bete dira On Manuel Lekuona hil zenetik. Bertsolaritzaren eta poesiaren ikerlari ezaguna izan zen oiartzuarra, eta, besteak beste, baita Euskaltzaindiako presidente ere. Gainera, hainabt poesia eta antzerki lanen egile ere bada. Joan zen asteazkenean hasi ziren omenaldiak, udaletxean ekitaldi berezia egin baitzioten. Hainbat bideo atal eskaini zituzten ekitaldian, eta pertsonaia ezagun ugarik hartu zuten parte. Besteak beste, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Lehendakariak testu bat irakurri zuen, eta Jose Ramon Zubimendi (Literatura Ikerketa Batzordea) eta Andres Urrutia euskaltzainburuak ere hitz egin zuten.

 Gaur egingo dute bigarren ekitaldia, bertso-saio bat antolatu baitute Oiartzungo Udaletxean gaueko 22etan hasita. Jon Maia, Igor Elortza, Jokin Uranga eta Jon Martin jardungo dira kantuan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza