Martxoaren 13an bukatuko da epea 2009-02-25

Bertso udalekuetan sukaldari edo begirale izateko deialdia zabalik dago

Zarautzen (bi txandatan), Ligi-Atherein, Muxikan, Irañetan, Getarian eta Zuhatzan izango dira udalekuak aurten. Lantaldeak martxoaren 31rako osatuko dira.
 Bertso udalekuetan sukaldari edo begirale izan nahi duenak izena emateko aukera dauka martxoaren 13ra arte. Honako txanda hauek daude aukeran aurten:

 ZARAUTZ (Gipuzkoa), Etxe-txiki aterpetxean
 Uztailaren 1tik 7ra (lehenengo txanda), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskaintzaren barruan
  12-13 urte arteko ikasleak
  Begiraleentzat soilik dago deialdia zabalik

 ZARAUTZ (Gipuzkoa), Etxe-txiki aterpetxean
 Uztailaren 8tik 14ra (bigarren txanda), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskaintzaren barruan
  9-11 urte arteko ikasleak
  Begiraleentzat soilik dago deialdia zabalik

 LIGI-ATHEREI (Zuberoa), aterpetxean
 Uztailaren 1etik 10era, bertso eskoletako gaztetxoekin
  12-15 urte arteko ikasleak
  Begiraleentzat eta sukaldarientzat zabalik

 MUXIKA (Bizkaia), Urgozo aterpetxean
 Uztailaren 18tik 27ra, bertso eskoletako gaztetxoekin
  12-15 urte arteko ikasleak
  Begirale eta sukaldarientzat zabalik

 IRAÑETA (Nafarroa), aterpetxean
 Uztailaren 16tik 21era, bertso eskoletako gaztetxoekin
  9-12 urte arteko ikasleak
  Begirale eta sukaldarientzat zabalik

 GETARIA (Gipuzkoa), Askizu aterpetxean
 Uztailaren 21etik 30era, bertso eskoletako gazteekin
  15-18 urte arteko ikasleak
  Begirale eta sukaldarientzat zabalik

 ZUHATZA (Araba), aterpetxean
 Irailaren 2tik 5era, bertso eskoletako haurrekin
  10-12 urte arteko ikasleak
  Begiraleentzat zabalik

  Lantaldeen osaketa Bertsozale Elkarteko Transmisio Batzordeak erabakiko du martxoaren 31rako. Begirale edo sukaldari moduan aurkezteko honakofitxa hau bete behar da.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»