Basauriko Kiroldegian jokatuko da lehenengoa, igande honetan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo, Gorka Lazkano, Iñaki Iturriotz, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita jardungo dira kantuan. Azaroaren 25ean eta abenduaren 2an egingo dituzte beste bi finalaurrekoak. Finala, berriz, abenduaren 15ean izango da.
Azken txanpan sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bost kanporaketaren ondoren, 18 bertsolari ariko dira finalaurreko fasean. Hamar bertsolari kanporaketetatik sailkatu dira, eta beste zortzirak, orain dela bi urteko finalean jardun zirenez, zuzenean sartuko dira lehian. Igande honetan jokatuko da lehendabiziko finalaurrekoa Basauriko Kiroldegian. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek aterako dira oholtzara:
Arkaitz Estiballes
Eneko Abasolo
Gorka Lazkano
Iñaki Iturriotz
Oihana Bartra
Onintza Enbeita
Bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:
-8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
-8ko txikian ofiziotan 3na bertso
-10eko txikian ofiziotan 3na bertso
-Kartzelako lana: Bina punturi erantzunez bi bertso zortziko txikian eta gai bati buruz hiru bertso doinu eta neurri librean
Saioko irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Datozen asteetan jokatuko dira beste bi finalaurrekoak:
AZAROAREN 25ean, IGANDEZ
Durangoko Landakon, 17:30etan
Arrate Illaro
Etxahun Lekue
Fredi Paia
Gorka Ostolaza "Potxis"
Igor Elortza
Jone Uria
ABENDUAREN 2an, IGANDEZ
Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian, 17:30etan
Beñat Ugartetxea
Ibon Ajuria
Iratxe Ibarra
Joseba Artza "Urta"
Miren Amuriza
Peio Ormazabal
Finala, berriz, abenduaren 15ean izango da, larunbatez, arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Miribillan. Saioetarako sarrerak jada salgai daude
www.bertsosarrerak.eu webgunean. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik
hemen.