"Ametsen fabrika" 2012-11-14

Aizarnazabalgo Bertso-Eskolak bertso-antzerkia osatu du

Ume eta gaztetxoei zuzendutako ikuskizuna da, ipuina, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituena. Umorez kontatzen du Txomin izeneko haur baten istorioa; nola, amets gaiztoetatik ihesi, amets onak egiteko makina bat asmatzen duen.
 Aizarnazabalgo Adiskide Bertso-Eskolak urtero bertso antzerki bat egin ohi du herritarrentzat nahiz kanpokoentzat. Aurtengoan "Ametsen Fabrika" izeneko emanaldia sortu dute, ume eta gaztetxoei zuzenduta. Bertsoak, ipuina eta antzerkia uztartuz Txomin izeneko 8 urteko haur baten istorioa kontatu dute bertan. Txominek, amets gaiztoetatik ihesi, amets onak egiteko makina bat sortuko du bere aitaren garajean. Kontuak kontu, dena ez da uste bezain erraza izango...

 Antzezlana herriz herri zabaltzeko asmoa dute bertso-eskolako kideek. Hala, webgune bat sortu dute ikuskizunaren inguruko informazio osatuagoa eskaintzeko.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu