Doka Antzokian 2012-11-15

"Bertsolaria bere bakardadean" gaur Donostian

Beñat Gaztelumendi ariko da bertsotan, Unai Elizasu gai-jartzaile duela. Iluntzeko 20etan hasiko da saioa. Aurtengo ikasturteko bigarren saioa izango da, Miren Amuriza aritu baitzen joan zen hilean.
 Donostiako Doka Kafe Antzokiak bertso-saio bat antolatu ohi du hilero. Iazko ikasturtean "Bertsolaria bere bakardadean" emanaldi zikloa jarri zuen bian, eta Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina eta Igor Elortza pasa ziren oholtzatik. Aurtengo ikasturteari hasiera emateko Miren Amurizak kantatu zuen joan zen hilean. Gaur Beñat Gaztelumendiren txanda izango da. Unai Elizasu izango du aldamenean gai-jartzaile lanetan. Iluntzeko 20etan hasiko da saioa. Datorren hilean beste saio berezi bat izango da Dokan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu