Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012-11-19

Arkaitz Estiballesek egin du aurrera

596 puntu eskuratu ditu galdakoztarrak. Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Onintza Enbeita (523 puntu), Oihana Bartra (509 puntu), Eneko Abasolo (489,5 puntu), Gorka Lazkano (469 puntu) eta Iñaki Iturriotz (448 puntu).
 Atzo hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreko fasea, eta jada bertsolari bat finalera sailkatu da: Arkaitz Estiballes, egungo txapelduna. Basaurin jokatu zen atzoko finalaurrekoa eta 500 lagunetik gora elkartu ziren Artunduaga kiroldegian. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Arkaitz Estiballesek   596 puntu
 2.- Onintza Enbeitak       523 puntu
 3.- Oihana Bartrak         509 puntu
 4.- Eneko Abasolok         489,5 puntu
 5.- Gorka Lazkanok         469 puntu
 6.- Iñaki Iturriotzek      448 puntu

 Leire Aurrekoetxea aritu zen aurkezle lanetan. Bigarren finalaurrekoa igande honetan izango da Durangoko Landakon, arratsaldeko 17:30etan hasita. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan:

  Arrate Illaro
  Etxahun Lekue
  Fredi Paia
  Gorka Ostolaza "Potxis"
  Igor Elortza
  Jone Uria

 Hirugarren finalaurrekoa, azkenik, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan jokatuko da, ordu berean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

  Beñat Ugartetxea
  Ibon Ajuria
  Iratxe Ibarra
  Joseba Artza "Urta"
  Miren Amuriza
  Peio Ormazabal

 Finala abenduaren 15ean izango da Bilboko Miribillan. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eu web orrian. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.




 (Argazkia Iñigo Azkonak aterea da).

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa