Udarregi Sariketa 2012-11-21

Iñaki Murua txapeldun

Joan zen larunbatean jokatu zen finala, 80 lagunen aurrean. Gabiriarrarekin batera aritu ziren Millan Telleria, Xabier Zeberio, Iban Urdangarin, Ander Lizarralde eta Unai Gaztelumendi ere. Entzuleen saria Iban Urdangarinentzat izan zen.
 Usurbilgo "Bota Punttuba" bertso eskolak bigarrenez antolatu du aurten Udarregi Sariketa. Bertsolari "beterano" eta "gazteak" elkarrekin kantuan aritzea da helburua. Aurtengoan 12 bertsolarik hartu dute parte, bi kanporaketatan banatuta. "Beteranoen" kanporaketatik Iñaki Murua, Millan Telleria eta Xabier Zeberio sailkatu ziren finalera. "Gazteen" kanporaketatik, berriz, Unai Gaztelumendi, Iban Urdangarin eta Ander Lizarralde. Joan zen larunbatean jokatu zen finala Usurbilgo Agerialdeko eskolan, 80 lagunen aurrean. Saio umoretsu eta bero baten ondoren Iñaki Muruak jantzi zuen txapela. Entzuleen saria, berriz, Iban Urdangarinek jaso zuen. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu