Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak.
Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa
izango da bihar, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak.
Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako, hainbat bertso-eskoletako kideek eta Zarauzko Bertso-eskolak. Halabaina, mikrofonoak erabat zabalik egongo dira egunean bertan sortzen denari. Festa egun hau Zarautzen elkartzen diren bertso-eskolek eta bertsozaleek egingo baitute.
Egitaraua:
12:00etan bertso-poteoa, herrian zehar.
14:30 Bazkaria Frontoi zineman. Ondoren bertso jarriak.
22:00etan gaztetxean. Emanaldi bereziak
Ondoren. FAN & GO erromeria taldea.
Egitarauan parte hartuko duten bertsolari eta bertso eskolakEgitarauan baitan, bertsolari eta bertso-eskola askok hartuko dute parte azaroaren 24an, besteak beste han izango dira: Jon Elizetxe, Nerea Ibarzabal, Jon Maia, Andoni Egaña, Xabi Igoa, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi, Etxeberria anaia, Mantxi, Artzaya, Maddalen Arzallus, Maialen Velarde, Markinako Bertso eskola, Baionako bertso eskola, Tolosaldeko bertso eskola, Gabiriko taldea, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Iruñeko euskaldunberrien bertso eskola, Gasteizko bertso eskola, Malen Amenabar , Jone Larrinaga, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabal.
Hauez gain: espontaneoak ere izango dute non parte hartua.
Bertso Eskolen eguna Euskal Herriko bertso-eskoletako kideei eta bertsozale guztientzat zabalik den ekitaldia da.
Laguntzaileak: Zarauzko udala, Bertsozale Elkartea, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola eta zarauzko Putzuzulo Gaztetxea.