Villabonako Subjiana etxean, goizeko 11tan 2009-02-26

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak batzar nagusia egingo du larunbatean

Batzarraren ondoren, bazkaria egingo da Tolosako Isastegi sagardotegian. Ondoren, bertso saioa egingo da, lehenengoz.
 Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bere batzar nagusia egingo du larunbatean. Batzarra goizeko 11tan hasiko da, Subijana etxean. Honako hau izango da gai-zerrenda:

 -2008an egindakoaren deskargua
 -2009ko egitasmoaren eta aurrekontuaren proposamena
 -Transmisioaren egungo egoera Gipuzkoan
 -Lehendakariaren hautaketa

 Ondoren bileran bildutakoek Tolosako Isastegi sagardotegian bazkaltzeko aukera edukiko dute. Bazkalostean, aurten lehenengo aldiz, bertso-saio berezia izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza