joan den larunbatean 2012-11-27

Bertso-eskolen topaketa arrakastatsua Zarautzen

Euskal Herriko bertso-eskolatatik etorritako 140 lagun elkartu ziren egun osoko egitarauan parte hartzeko.
Euskal Herriko Bertso-eskolen Topaketak izan dira Zarautzen "Beeee Eguna" ospatu zen pasa den larunbatean (azaroak 24), Zarautzen. Euskal Herriko bertso-eskolatatik etorritako 140 lagun elkartu ziren egun osoko egitarauan parte hartzeko. Edizio honetan Zarauzko bertso-eskolak egin ditu "anfitrioi" lanak, Topaketak antolatzeko ardura hartuz. Eguerdiko bertso-poteoarekin eman zitzaion hasiera egunari; elkarrekin bazkaldu ostean bertso-eskolek prestatutako sortak izan ziren. Gauez gaztetxean esketxek jarri zuten ginda, eta erromeriak eman zion hasiera gaueko parrandari. Egun osoko egitarauan zehar mikrofonoa eskutik eskura ibili zuten bertsolariak eta bertso-eskolak hauexek izan ziren: Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Jon Maia, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua, Eneko Abasolo, Aitor Sarriegi, Oskar Estanga, Unai Muñoa, Baionako Bertso-eskola, Gasteizko Bertso-eskola, Markinako Bertso-eskola, Tolosaldeko Bertso-eskola, Gabiriko Taldea eta Zarauzko Bertso-eskola. Hitzetik Hortzera saioan ere emango da Topaketen berri.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu