Bertxoko Sariketa 2012-12-04

Peio Ormazabal txapeldun bigarrenez

Joan zen osteguneko finalean berarekin batera aritu ziren Asier Azpiroz, Ane Labaka, Izar Mendiguren, Ander Solozabal eta Xabi Igoa. 200 lagun elkartu ziren Gasteizko Gaztetxean.
 Joan zen ostegunean jokatu zen Bertxoko Sariketako finala Gasteizko Gaztetxean. 200 lagunek giro ederra jarri zuten aretoan, eta honako sei bertsolari hauek atera ziren oholtza gainera:

 Peio Ormazabal
 Asier Azpiroz
 Ane Labaka
 Izar Mendiguren
 Ander Solozabal
 Xabi Igoa

 Maialen Kortabarria izan zuten gai-jartzaile. Azkenean, epaileek Peio Ormazabal izendatu zuten txapeldun bigarrenez, iaz ere bera nagusitu baitzen finalean.

 2002an elkartu ziren Arabako Bertsozale Elkartea eta Gasteizko Bagare Kultur Elkartea lehenengoz Bagare Sariketa antolatzeko. Bost urtetako ibilbidearen ondoren, Gasteizko Bagare Elkartea desagertu zenean izena aldatu eta Bertxoko Sariketa antolatzen hasi ziren 2007an Hala Bedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea. Bertsolari gazteei aukera eskaintzen dien sariketa da Bertxoko, eta ariketa bereziak ditu ezaugarri, kantuetan oinarritutako hasierako agurrak tarteko. Aurtengo edizioan 18 bertsolarik hartu dute parte. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu