Bertso-jaialdia Sondikan 2012-12-04

Bertsoak giro goxoan

Pasa den larunbatean izan zen bertso-saioa Sondikako kultur-etxean. Han aritu ziren kantuan Mikel Mendizabal, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Etxahun Lekue, Josu Goikoetxeak gidatuta.

Iluntzeko zazpietan elkartu ziren bertsozaleak Sondikako kultur-etxean, kanpoko giro hotzetik babestu ziren bertsoaren doinu goxoan. Aurrekaldeko besaulkiak Etxahun Lekueren ikasleek bete zituzten euren maisua aurrez aurre ikusteko irrikitan. Euren atzean beste 150 lagun inguru, gazteak eta ez hain gazteak.

Etxahun Lekuerekin batera, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Mikel Mendizabal igo ziren oholtzara. Arkaitz Estiballes zen han kantatzeakoa baina ondoezik zegoela eta, Mikel Mendizabal joan zen.

Josu Goikoetxeak gidatu zuen saioa, bai ondo gidatu ere. Gai ederrak jarri zizkien bertsolariei eta ondo aprobetxatu zituzten hauek. Sutondoan eseritako aita-semeak, langabetua tabernan, 100 urteko agurea masajistarengana joanda, senar-emazteak ohean eta zapata-dendan....

Hemen dituzue bertsoaldi politenak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu